
2009-06-26 | 11:14:22
Hiru gazte atxilotu dituzte Mendexan lapurreta egitea egotzita
Gazteek kreditu txartelak eta agenda elektroniko bat zituzten aldean atxilotu zituztenean.
Hiru lagun atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Mendexan, antza, ibilgailuetan lapurretak egiteagatik. Atxilotuak 20 eta 23 urte artekoak dira. Ertzantzaren arabera, kreditu txartel batzuk eta agenda elektroniko bat zituzten beste gauza batzuen artean.
2009-04-06 | 17:07:48
Zaldiz beteko da Karraspio eguenean
Dagoeneko hamabi animaliak parte hartuko dutela konfirmatu dute.
Aurten ere zaldi lasterketak antolatu ditu Mendexako Bertso-Kirol taldeak.
2009-03-10 | 14:56:58
Lau hondartzain kontratatzeko deia zabaldu du Udalak
Lanpostura aurkeztu nahi duten guztiek martxoaren 25a aino lehen eman beharko dute izena idazkaritzan
Mendexako Udalak lau hondartzain kontratatzeko izena emateko epea zabaldu zuen herenegun.
2009-02-16 | 18:57:03
Herritarren elkartasun doinu eta hitzak
150 bat lagun batu ziren Lea-Artibai eta Mutrikuko egunkariari laguntza emateko.
Aulestiko Musika eskolako 25.
urteurreneko kontzertua, berriro, errepikatu zuten herenegun Mendexan. Oraingoan baina, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren aldekoa elkartasun kontzertua izan zen.
2009-01-27 | 19:02:37
Aurten egin nahi diren lanak eta proiektuak aurkeztu dira
Proiektu guztien artean Plaza Barri berriztatzeko lanek, bere hiru faseetan, 1.200.000 eurotako aurrekontua jasoko dute.
Auten herriko azpiegitura eta zerbitzu batzuk hobetu nahi dira.
2008-11-17 | 20:57:38
Pertsona bat aurkitu dute hilda Mendexako Zelaia auzoan
Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak; autopsia egingo diote bihar
14:15 aldera herritar batek pertsona bat aurkitu du hilda Mendexako Zelaia auzoan. Ertzaintzari abisua eman ostean, bertaratu egin dira agenteak. Jakitera eman dutenez, "gorputza egoera txarrean dago eta beraz, autopsia egin arte eta ikerketa amaitu arte ezingo da gorpuaren identitatea eman". Bihar egingo diote autopsia.
2008-10-29 | 16:06:54
EAJren proiektua «legez kanpokoa» dela esan du Ezker Abertzaleak
100 etxebizitza eraiki aurretik, Udal Gestorak herritarren artean inkesta bat egin beharko lukeela esan da.
Mendexan 100 etxebizitza berri eraikitzeko proiektua «legez kanpokoa» dela esan dute Begoñe Agirre Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko batzarkideak eta Aitor Idoiagabeitia Mendexako hautetsi independentisten zerrendaburuak. «Etxebizita horiekin, herriko lur eremu finkatua %53an eta populazioa %62an hasiko dira. Hazkunde horiek egungo lege eta dekretuek markatzen dituzten gehiengoak gainditzen dituzte».
2008-10-27 | 17:52:29
Ipidegiko zubi zaharra harri eta hautsi pila bihurtu da
Mendexa eta Oleta batzen dituen zubi zaharra, beste berri bat eraikitzeko bota egin dute.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
2009-06-19
DEIALDIAK
Euskara ikasleentzako diru laguntzak
MARKINA-XEMEIN, - 2009-07-02
DEIALDIAK
Herri Bazkaria
MARKINA-XEMEIN, - 2009-07-01
Esaldia
Markel Robles (Eibarko jokalaria): «Zuloan zenbat eta denbora gehiago egon, gero eta gaitzagoa da handik irtetea, baina kontziente gara non gauden; taldea bizirik dago»
Morroko pintadak kentzen ari dira
Morro handiko musturrean zegoen 'Presoak etxera' pintada kentzen hasi ziren ekainaran bigarren astean, eta orain, 'Egunkaria aurrera' eta 'Egin askatu' ipintzen dutenak kentzen dabiltza. Egunkariak itxi zituztenean margotu zituzten. 'Berria' egunkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko Kafe Antzokian egin zen ekitaldian, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak eskerrak eman zizkien herritarrei, bere garaian 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aldeko margoketa hori egitearren.
Lea-artibai
"A-8ra arinago heltzeko" bideak
Bizkaiko Diputazioak 2013rako Markina-Xemeindik Ondarroara doan bidea konponduko du, besteak beste. Gainera, Lekeitiotik A-8 autobidera ailegatzeko hamasei minutu gutxiago beharko direla iragarri dute. Zer iritzi duzu horren guztiaren gainean?
Jasotako azken mezua:
2009-06-24
Sasoi ixangor hau eztabaidiau txapateko ez? Urtebete da hasi zala ixe. Sin más, komentaxo bat etxear...(+)
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.