Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mendexa
2008ko uztailak 4, Barikua

Azken ordukoak

2008-06-06 | 16:57:56

Udal Gestorak Uematik irtetea erabaki du

Bilbon egindako udal batzarrean hartu du erabakia, eskualdeko hirugarren herria da hori erabakitzen duena

Munitibar lehena apirilaren 16an, eta hurrengo egunean Etxebarria. Orain, Mendexako Udal Gestorak ere, beste bi herrien bidea jarritu eta Uematik irtetea erabaki du herenegun Bilbon egindako udal batzarrean.
Mendexako Udal Gestorako presidente Pedro Agustin Juaristik eman du erabakiaren arrazoia: «Eusko Jaurlaritzako Udale zerbitzuak, Uemaren zerbitzu berbera ematen du, eta gainera ez dauka kosturik».
Mendexako ezker abertzaleak Udal Gestoraren erabakia salatu nahi izan du. Aitor Idoiagabeitiak hartu du hitza: «Alkate hautetsi legez hasteko esan, erabaki horiek hartzea guri tokatzen zaigula, ez gure tokia kendu digutenei».

Erantzun 1

2008-05-14 | 17:10:00

Ezker abertzaleak etxeak egiteko proiektua ixilpean eroatea salatu du

Zelaia auzoan 64 etxe daude egun, beste 100 egin nahi ditu Udal Gestorak

Mendexako zelaia auzoak 98 etxebizitza egiteko proiektua dauka esku artean Udal Gestorak. Ezker abertzaleak, proiektua ixilpean eroan izana salatu du, eta horregaz batera, plateatzen den hazkundea desorekatua izango dela. Mendexa baserri giroko herria dela gogoratu du ezker abertzaleak, eta herri nortasuna kontuan eduki behar dela horrelako proiektu bat aurrea eroateko orduan. Horregaz batera, herritarren iritzia kontuan eduki behar dela gaineratu du, eta ez dela eduki. Hori horrela, ezker abertzalea herri eredu bat planteatzen dabil, eta herri batzarra egingo du aste bi barru, planteamendua aurkeztu, obrak zelakoak izango diren azaldu, eta herritarren iritzia jasotzeko.

Erantzun 1

2008-05-05 | 16:28:11

Udalak behatokia egingo du uda ostean

Hiru fase dauzka proiektuak: frontoi eta elizako zelaia konpontzea, behatokia egitea eta plaza ondo jartzea

Mendexako Udal Kudeaketa Batzordeak Zelaia berritzeko proiektua jarri du martxan. Hiru fase biltzen ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzagaz eroango ditu beharrak aurrera. Lehenengo faseak frontoia eta eliza arteko zelaia ondo jartzea ekarriko du. Horren atzetik, bigarren zatia etorriko litzateke, behatokiarena, eta amaitzeko, plazarako ekipamendu ezberdinak: euri-uren sarea berritzea, argiak jartzea, besteak beste.

Erantzun 1

2008-03-25 | 17:08:21

Hondar gaineko zaldi lasterketa

Antolatzaileek datorren urtean ere lasterketa egingo dutela iragarri dute

Jende asko bildu zen Ostegun Santuan, martxoak 20, Mendexako Karraspio hondartzara egindako zaldi lasterketa ikustera. Norgehiagokan, gurutzatutako zaldiak eta purasangreak aritu ziren eta itsasgorari aurre eginez, lasterketa puntako ikuskizuna bilakatu zen beste urte batez. Dozena bat zaldizkok izena eman zuten Mendexako Bertso-Kirol Taldeak Karraspion antolatutako lasterketan parte hartzeko. Modalitateak banatzeko asmoz, bi txapelketa bi zatitan egin zen; purasangre inglesak batetik eta gurutzatutako zaldiak bestetik.

Ez du erantzunik

2008-03-04 | 13:11:46

Karraspio hondartzako sarrerako bi kioskoak kendu dituzte

Joan den uztailean hartu zuten kentzeko erabakia; eskuduntza Aldundiak dauka

Mendexako Karraspio handartzako sarreran zeuden bi kioskoak kendu egin dituzte. Uztailean hartu zuten erabakia, baina udako denboraldia errespetatzea pentsatu zuten, eta oraintxe kendu dituzte. Leku arazoa zela azaldu du Mendexako Udal Gestorako presidente Pedro Agustin Juaristik."Jendea pasatzen zenlelkuan jartzen zituzten aulki eta mahaiak, eta Aldundiak, kentzeko erabakia hartu zuen; bestela ere badaudelako kioskoak".

Ez du erantzunik

2008-02-13 | 18:17:09

Marierrotako dike zaharra konponduko dute ekainean

Lehendabizi, dikea konpontzeko beharrak hasiko dituzte, eta gero, Lea-Artibai Amankomunazgoak errota atonduko du.

Ingurumen Saileko Kosten zuzendaritzak ekainean hasiko ditu Mendexako mareen errota zaharraren ingurua berreskuratzeko beharrak.

Ez du erantzunik

Agenda

DEIALDIAK

Hankapaloen kalejira erraldoia
LEKEITIO, - 2008-06-24

DEIALDIAK

Herri bazkaria
MARKINA-XEMEIN, - 2008-06-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

Irudietan

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Udaberri Festa

Udaberri Festa

Gehiago ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.