Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mendexa
2008ko uztailak 4, Barikua

2008-02-13 | 18:18:31

Hezegune bi daude berton, Marierrota bat eta Alleri bestea

Hezegune txikiak izan arren, ekosistema garrantzitsuak dira; hondatuta eta desagertze bidean daude.

Euskal Herriko itsasaldeko hezeguneetan XX. mendean egindako betetze eta lehortze beharrek eragin zuzena eduki dute paduretan: %50etik gora hondatu egin dira.

Otsailaren 3an Hezeguneen Nazioarteko Eguna izan zen mundu zabalean. 1971. urtean Irango Ramsar hirian Hezeguneen Hitzarmena sinatu zen, eta horrek, berebiziko garrantzia eduki du hezeguneen mantentze eta berreskuratzean. Lea-Artibai eskualdean eta Mutrikun hezegune bi daute: Marierrota Mendexan eta Alleri Ondarroan.
Euskal Herriko itsasaldeko hezeguneetan XX. mendean egindako betetze eta lehortze beharrek eragin zuzena eduki dute paduretan: %50etik gora hondatu egin dira.
Babestutako guneak
Eusko Jaurlaritzako Hezeguneen Lurralde Plan Sektorialaren arabera, Gipuzkoa eta Bizkaian zeuden hamazazpi itsasadarretatik zazpi guztiz desagertu dira. Tartean, Mutrikuko Saturrarangoa.
Desagertu diren hezeguneengatik ezin asko egin, bai ostera, berton ditugun biak mantentzeko. Mendeetan eraldaketa itzela jasan dute Marierrota eta Alleriko padurek. Bitan, gainera, bertan eraikitako proiektuek eduki dute eragina. Gaur egun, ostera, babestutako hezeguneek badute garrantzia. Zaindu beharrekoak izanda, Natura 2000, Europako sare ekologikoan sartuta daude. Baita Zaintze Bereziko Guneen zerrendan eta Babes Bereziko Eremuenean ere.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.