Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mendexa
2008ko irailak 8, Astelehena

;2008-06-07;Udal Gestorak Uematik irtetea erabaki du Bilbon egindako udalbatzarrean.

Udal Gestorak Uematik irtetea erabaki du Bilbon egindako udalbatzarrean

Mendexa Lehenengo Munitibar izan zen, gero Etxebarria eta orain, Mendexa: Uemaren ordez, Udale erabiliko dute.

edurne burgaña

Munitibar lehenengo apirilaren 16an, eta hurrengo egunean, Etxebarria. Orain, Mendexako Udal Gestorak ere beste bi herrien bidea jarraitu eta Uematik irtetea erabaki zuen herenegun Bilbon egindako udalbatzarrean.

Mendexako Udal Gestorako presidente Pedro Agustin Juaristik eman du erabakiaren arrazoia: «Eusko Jaurlaritzako Udale zerbitzuak Uemaren zerbitzu berbera ematen du, eta gainera, ez dauka kosturik».

Mendexako ezker abertzaleak Udal Gestoraren erabakia salatu nahi izan du. Aitor Idoiagabeitiak hartu du hitza: «Alkate hautetsi legez, hasteko esan behar dut erabaki horiek hartzea guri tokatzen zaigula, ez gure tokia kendu digutenei».

Herri euskalduna %100ean

Era berean, Uemaren garrantzia azpimarratu du: «Helburuetako bat euskararen normalizazioa da, eta kezkagarria da Gestorak hartutako erabakia. Mendexa %100ean herri euskalduna da. Euskararen normalizazioan dauden herrientzako erreferente izan daiteke. Ezker abertzalekook euskararen aldeko apustua egiten dugu herrian, eta horretarako baliotsua dela uste dugu Uema».

Hartutako erabakia «kezkagarria» izateagaz batera, «herritarren iritzia kontuan eduki barik» hartu izana ere leporatu dio ezker abertzaleak Udal Gestorari: «Erabaki hori herriaren gehiengoaren borondatearen kontrakoa da».

Udal Gestorak kargua hartu zuenean esandakoa ere gogorarazi nahi izan du hautetsi independentisten zerrendaburuak: «Euren beharra gestio hutsa izango zela esan zuten. Baina, hasteko, arrazoi politikoengatik etorri ziren Mendexara, eta orain, hartutako erabakia ere politikoa da». Hartutako erabakia «goitik datorren agindua» dela esan du Idoiagabeitiak: «Mendexako Udal gestorako zazpi kideak EAJko buruzagitzako kideak dira, eta Uematik irteteko erabakia politikoa da».

Uemaren ordez Udaleren zerbitzua erabiltzea erabaki du Udal Gestorak, eta horren gainean ere eduki du zer esana Idoiagabeitiak: «Hasteko, Udale EAEko herri guztientzako zerbitzua da, eta teknikari bakarra dauka guztientzat. Ezin da esan batak eta besteak eskaintzen dutena berdina denik».

«Erabaki penagarria»

Munitibarrek irtetea erabaki zuenean Uemako lehendakari Jon Bollarri «erabaki penagarria» begitandu zitzaion. Modu berean, erabakia «goitik datorren agindua» dela adierazi zuen orduan. «Nahiago dute aginduak jarraitu euskara normalizatzea baino», adierazi zuen.

Agenda

ANTZERKIA

Jardunaldiak
MUTRIKU, Anaiarte Biltokian - 2008-09-05

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA
MARKINA-XEMEIN, - 2008-09-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.