
Hiru inputatuek Gernikan deklaratu beharko dute
Mendexa 2007ko udal hauteskunde egunean Mendexako plazan identifikatutako hiru lagunek deklaratu egin beharko dute etzi, Gernikako Epaitegian. Hamar herritar batu ziren protesta egiteko, eta Ertzaintza bertaratu zenean, disolbatzeko agindua eman zieten han bildutakoei. Disolbatzen ez zirenez, kargatzeko keinua egin eta Ondarroako komisariara eroango zituztela esan zien. Azkenean, kargatu ez bazuten ere, hamar lagun horietatik hiru identifikatu egin zituzten ertzainek, eta delitu elektorala egotzi zieten. Orain, epailearen aurrean gertatutakoa kontatuko beharko dute inputatuek eta ertzainek, eta epaileak edukiko du azken erabakia.
DEIALDIAK
Lagunarteko estropadak
MUTRIKU, Mutriku - 2008-09-05
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.