Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mendexa
2008ko irailak 5, Barikua

;2008-06-20;Etzi jokatuko dituzte beteranoen esku pilota txapelketako finalak . Mendexa Maila bitan banatuta ari dira jokatzen txapelketa: bigarren mailan lau bikote daude, eta lehenengo mailan sei.

Etzi jokatuko dituzte beteranoen esku pilota txapelketako finalak

Mendexa Maila bitan banatuta ari dira jokatzen txapelketa: bigarren mailan lau bikote daude, eta lehenengo mailan sei.

e. burgaña

Mendexako Beteranoen III. Esku Pilota Txapelketa ari dira jokatzen, eta domekan finalak jokatuko dituzte 10:00etan hasita. Aurten, partaidetza handitzeko asmoagaz, maila bitan ari dira jokatzen: bigarren mailan lau bikote eta lehenengo mailan sei bikote ari dira parte hartzen.

Bigarren mailako finalerdietan Gereñu eta Arratek Moral eta Arri gainditu zituzten, eta Josu eta Olaso bikoteak Aldazabalek eta Akarregik osatutakoa hartu zuen menpean.

Lehenengo mailan, Izarra eta Urko nagusitu ziren Arriaga eta Kaltzaren aurka, eta Anakabe eta Martin izan ziren irabazleak Keparen eta Lakaren aurka jokatutako partidan.

Lehen partida, lehen mailakoa

Hori horrela, lehen mailako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidagaz hasiko dute etziko hitzordua. 10:00etan, Arriaga eta Kaltza bikotea eta Kepak eta Lakak osatutako bikotearen arteko lehia izango da. Bigarren mailako finala izango da hurrengo jokatuko dute na: 11:00etan hasita, Olaso eta Josu ariko dira Gereñuren eta Arrateren aurka.

Amaitzeko, bazkaria

Domekako azkenengo partida lehenengo mailako finala izango da. 12:00etan hasiko den norgehiagokan Izarrak eta Urkok daukaten guztia eman beharko dute Anakaberen eta Martinen aurrean irabazi nahi badute.

Sari banaketa egingo dute jarraian, eta amaitzeko, ohiturari jarraituaz, partaide guztiek bazkaria egingo dute txokoan, bertso eta mus txapelketa eta guzti.

Agenda

DEIALDIAK


LEA-ARTIBAI, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa - 2008-09-05

DEIALDIAK

Lagunarteko estropadak
MUTRIKU, Mutriku - 2008-09-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.