
Beteranoen III. Esku Pilota Txapelketan, lekeitiarrak nagusi
Mendexa Aurten finala maila bitan banatuta egon da; partida bietan, markagailua parekatuta joan da azken unera arte.
a. alkorta
Joan den domekan jokatu ziren Mendexako Beteranoen III. Esku Pilota Txapelketako finaletan lekeitiarrak garaile atera ziren. Txapelketa maila bitan banatuta egon da aurten; ondorioz, final bi jokatu zituzten domekan. Bigarren mailako finalean Gereñu eta Arratek osatutako bikote lekeitiarra izan zen garaile, eta lehen mailakoan Lekeitioko Izarrak eta Ermuko Urkok irabazi zuten.
«Emozioz betetakoak». Horrela deskribatu dituzte antolatzaileek domekan jokatutako partidak . Izan ere, partida bietan markagailuak berdinduta joan ziren azken momentura arte.
Txapelketa amaitu eta gero, parte-hartzaileek eta antolatzaileek txokoan bazkaldu zuten, eta ondoren, mus txapelketagaz eta bertso saioagaz gozatu zuten.
Gauzak horrela, parte-hartzaileek eta antolatzaileek datorren urtean txapelketa antolatzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute.
JAIA
Erdotzako Andra Mari Jaiak
MARKINA-XEMEIN, Erdotza auzoan - 2008-09-05
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.