
Jai «parte-hartzailea» osatu nahian dabil Jai Batzordea
Mendexa Herritar guztiei zuzendutako ekimenak antolatu nahi dituzte abuztuko San Pedro Jaietarako.
e. burgaña
Eguraldi kaskarra egin bazuen ere, San Juan Gau ederra eta arrakastatsua ospatu zuten mendexarrek. Behin San Juan sua itzalita, abuztuan etorriko diren San Pedro jaiak dira Jai Batzordearen hurrengo erronka. Jai parte-hartzaileak izatea da helburua.
Mendexako Jai Batzordeak buru-belarri dihardu aurtengo jaiak prestatzen helburua lortze bidean: «Adin eta gustu guztietara zuzendutako egitaraua osatzen ahalegindu gara», adierazi dute batzordeko kideek.
Auzotarren arteko txapelketa, lehenengoz
Egitaraua osatzen duten zenbait ekimen aurreratu dituzte: «Euskal Herriko txapeldun Mikel Alzola eta Goikoren Perla zaldiak indar erakustaldia egingo dute; Gose, Txapelpunk eta Sei urte taldeen kontzertuak; umeentzako kart-ak eta pailazoak; eta lehenengo bider egingo dira auzoen arteko marmitako txapelketa eta playback-a» .
Edaria ez ezik, janaria ere ez dela faltako adierazi du Jai Batzordeak. Egitarau osoa, xehetasun guztiekin, laster argitaratuko dutela ere gaineratu du talde antolatzaileak.
JAIA
Erdotzako Andra Mari Jaiak
MARKINA-XEMEIN, Erdotza auzoan - 2008-09-05
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.