Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mendexa
2008ko irailak 5, Barikua

;2008-07-04;ZUREA DA HITZA. Harriz beteta dago Karraspio hondartza. Mendexa Oraindik denboralearen ondorioak begibistakoak dira Karraspion, eta arriskutsua izatera ere ailega daiteke.

Zurea da hitza

Harriz beteta dago Karraspio hondartza

Mendexa Oraindik denboralearen ondorioak begibistakoak dira Karraspion, eta arriskutsua izatera ere ailega daiteke.

esther

Hilabete batzuk pasatu dira azkenengo denboraletik, baina oraindik ondorioak begibistakoak dira, eta arriskutsuak izatera ailegatu dira. Mendexako Karraspio hondartzatik hondar asko eraman zuen itsasoak.

Baina hondarra bakarrik ez zuen eraman,dutxak egiteko erabili zituzten harri guztiak ere bere lekutik atera zituen. Hainbat konponketa egin dituzte hondartzan udari begira, baina harriak bere lekura eramateaz ez da inor arduratu. Hondartza harriz beteta dago. Itsas-goran ez dira ikusten, urak eztaltzen dituelako, baina arriskua hor dago.

Hondartza txukun

Min handia egin dezakegu uraren azpian dauden harriren bat zapaltzen badugu. Eta itsas-beheran harri guztiak begibistan geratzen dira. Umeek harri artean jolasten dute, gazteek harri artean jolasten dute. Azkenean bat edo batek min egingo du.

Ez dira itsasoak ekarritako harriak. Harri horiek ez daude egon behar liratekeen lekuan. Hondartzako sarrerak udarako txukun ipintzeaz arduratu direnak,hondartza bera ere txukun ipintzeaz arduratu beharko lirateke!

Agenda

ANTZERKIA

Jardunaldiak
MUTRIKU, Anaiarte Biltokian - 2008-09-05

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA
MARKINA-XEMEIN, - 2008-09-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.